Diario Vasco
Argazky -rallyaren  Lehiaketa. Hodei Atxega Goikoetxea eta Ane Fernández Etxeberriaren saritutako argazkiak.
Argazky -rallyaren Lehiaketa. Hodei Atxega Goikoetxea eta Ane Fernández Etxeberriaren saritutako argazkiak.

Hodei Atxega eta Ane Fernández, irabazleak argazky-rallyan

  • AndoaIndarra Euskaraz egunaren barne antolatu zen lehiaketa eta sari banaketa hilaren 19an burutuko da

Hodei Atxega eta Ane Fernández izan dira joan den irailaren 24an, AndoaIndarra Euskaraz egunaren barne, Trentxiki Argazki Elkarteak kudeatutako argazki-rallyaren irabazleak.

Lehiaketaren palmaresa

Lehiaketan, 16 urtetik beherakoen kategorian, Ane Fernández Etxeberriak lehenengo saria irabazi zuen; bigarren saria June Miner Irazuren-tzat izan zen, eta hirugarrena Maddi Bekarte Irigoras-ek lortu zuen. Sariak, 60, 40 eta 20 eurokoak izan dira. 16 urtetik gorakoen kategorian, Hodei Atxega Goikoetxea izan da lehiaketa honen irabazlea. Bigarren postuan Leire Sagastume Arruti geratu zen, eta hirugarrenean, berriz, Fernando San José. Helduen kategorian irabazleek 100, 75 eta 50 euroko sariak jaso zituzten. Sari banaketaren ekitaldia datorren hilaren 19an, asteazkenean, 19:30ean, Urigain Kulturetxean burutuko da.

Lehiaketa honetan saritutako lanak www.andoaindarraeuskaraz.eus webgunean ikus daiteke.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate