Diario Vasco

Euskararen datuak, «aldatu eta irauli»

Andoaingo herrian euskararen ezagutzak gora egin arren, euskararen erabilera ez da neurri berean igotzen. Azken datuen arabera, andoaindarren %18k darabil euskara kalean 2.800 andoaindar inguruk. Datu hauek aldatu eta irauli egin nadi ditu Euskararen Aholku Batzordeak, euskara dakitenen eta erabiltzen dutenen kopuruek gora egin dezan. Datu hauek ikusita, duela bizpahiru urte herriko zenbait eragile elkartu ziren Eukararen Aholku Batzordean. «Gure herriko euskararen egoera hobetzea izan da lan talde horren egiteko nagusia. Hausnarketak egiteaz gain, hainbat ekimen antolatu izan ditugu euskararen egunaren bueltan, helburu eta ezaugarri askotarikoak. Orain, ordea, jauzi kualitatibo bat emateko garaia dela uste dugu: euskararen ezagutzatik erabilerara jauzi egiteko garaia da, eta horregatik, gure herriko kaleak euskaraz bustitzera gatoz», adierazi zuen Ainara Rodriguez zinegotziak 'AndoaINDARRA Euskaraz eguna' programaren aurkezpenean.