Al iniciar sesión desde un dispositivo distinto se cerró la sesión en éste. Con tu suscripción actual puedes disfrutar de 2 sesiones simultáneas + 2 apps con la misma cuenta. Para continuar disfrutando de las ventajas de la suscripción inicia sesión en este dispositivo. Y si quieres disfrutar de 4 sesiones simultáneas + 2 apps con la misma cuenta, tenemos para ti la tarifa ampliada.
Al iniciar sesión desde un dispositivo distinto, por seguridad, se cerró la última sesión en este. Para continuar disfrutando de las ventajas de la suscripción, inicia sesión en este dispositivo.
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración.Aceptar
AndoaINDARRA Euskaraz eguna, ekitaldiz bete-betea dator
Aurkezpena. AndoaINDARRA Euskaraz egunaren aurkezpenean udal ordezkariek, herriko taldeen kideek eta bizilagunek hartu zuten parte.
Euskararen Aholku Batzordeak hainbat ekitaldi antolatuko ditu datorren larunbaterako, Goikoplazan
MARIVI OLANO
ANDOAIN
Andoaindar guztien eguna izateko asmoz, datorren larunbaterako 'AndoaINDARRA Euskaraz eguna' antolatu du Goikoplazan Euskararen Aholku Batzordeak. «Musika, dantza, jada-edana, umorea, sagardo kata..., ezer ez da faltako egun horretan», adierazi zuen Ainara Rodriguez zinegotziak programaren aurkezpenean.
Ekitaldiak datorren ostiralean, hilaren 23, hasiko dira 'Larramendi Antzerki taldea edo nola egin an-tzerkia euskaraz Andoainen frankismo garaian' mahai-inguruarekin. Basteron, arratsaldeko 7:00etan egingo da eta ekitaldi irekia izango da. Bertan, antzerki taldearen hainbat kidek anekdotak eta pasadizoak kontatuko dituzte eta publikoak ere aukera izango du mahai-inguruan parte hartzeko galderak eginez, nahiz iritziak eta esperientziak kontatuz. Ekitaldia, Santa Krutz jubilatuen elkarteak antolatzen du, Udalarekin batera.
Euskaraz eguna, Goikoplazan
Datorren larunbaterako prestaturiko programa goizeko 10:00etan hasiko da, Goikoplazan. Bertan, Iratxo aisialdi taldeak eta Ludotekak umeentzako lantegiak egingo dituzte. Hamarretan ere, Trentxiki elkarteak 'AndoaINDARRA euskaraz eguna'gaiarekin argazki rallya egingo du. Hiru argazki aurkeztu ahal izango dira beti ere gaiaren inguruan. Lehiaketan bi kategoria izango dira: 16 urtetik gorakoentzat eta 16 urtetik beherakoentzat. Helduen kategorian hiru sari (100, 75 eta 50 eurokoak) banatuko dira, eta gazteen kategorian beste hiru (60, 40 eta 20 eurokoak).
Egun horretan, goizeko 10.30etan, Soinua eskola, txistulariak, Katramila taldea, Axeri Dantza Taldea eta Taxalaparta taldea diana batean aterako dira. Karrikatik txistulariak eta azeri dantzakoak aterako dira, Juanita Alkain plazatxoan Soinuak eta Katramila antzerki taldearekin bat egin eta Goikoplazarantz abiatu. Bertan txalapartariekin elkartuko dira eta bukaera emango zaio dianari.
Marmitako eta sagardo kata
Elkarte gastronomikoek egina, marmitakoa dastatzeko aukera ere izango da. Eta, era berean, pilota partidak, sagardo kata bat (aurretik erosi beharko dira txartelak 5 euroren truke, irailaren 19tik aurrera Udaletxeko Atarian), patata tortilla lehiaketa, kale antzerkia, musika eta dantza, pintxo-pote, kantu kalejira eta bertsolariak, BasqExtrem Folk eta Psycho Clown ikuskizunak antolatuko dira.