AEK-k bihar arratsaldean azalduko du Mintzalagun egitasmoa

Egitasmoaren xehetasunak emango dituzte euskaltegiaren lokalean

DV ASTIGARRAGA.

Astigarragako AEK euskaltegian ikasturtea hasi berri da dagoeneko eta horrekin batera Mintzalagun egitasmoa ere jarriko da martxan. Urtero bezala, euskararen erabilera sustatzeko ekimen honetan nahi duen orok har dezake parte, hitz egitea euskara praktikatzeko.

Edozein modutan, jendeari jakinarazteko aurkezpen saioak eginten ari dira aste honetan. Lehenengo atzo izan zen eta bigarrena bihar izango da arratsaldean, 18:30etan, Astigarragako AEK euskaltegiak duen lokalean (Nabarra Oñatz kalean). Egitasmoa zer den azalduko dute, helburuak, onurak, antolaketa... eta parte hartu nahi duenak izena emateko aukera izango du bertan.

Beraz, hemendik aurrera interesa duenak, Astigarragako AEKra gerturatzea, astigarraga@aek.eus helbidera idaztea edo 607610687 telefonora deitzea besterik ez du egin behar.

Fotos

Vídeos