Diario Vasco

Korrika Kulturalarekin bat egin zuten Urnietan antotatutako ekintzetan

Egape dantza taldeko kideek koreografía eskaini zuten.
Egape dantza taldeko kideek koreografía eskaini zuten.
  • Datorren apirilaren 4ean pasatuko da XX. edizioa, baina dagoeneko hasi dira motorrak berotzen

Beste hainbat herrietan bezala, Urnietan ere, Korrika Kulturalaren barruan, Korrika Eguna ospatu zen. Egape dantza taldeak 'Korrika 20' kantua oinarritzat harturik koreografia landu bat eskaini zuten jendeaurrean Zubitxo plazan.

Gainera, Korrikako materiala salgai ipini zuten eta ondoren, antzerki emanaldia eskaini zen haurrentzat Xilipurdi taldearen eskutik 'Salam' saioarekin. Dozenaka haur bildu ziren plazan eta denen artean solasaldi entretenigarri bat egin zuten bertan.

Korrika XX. edizioaren atarian egin da aurten ere Korrika Kulturala, arduradunek azaltzen duten moduan «Euskal gizarteari Korrikan zehar egiten duen esfortzuaren eta lanaren atal txiki bat eskaini nahi zaie bueltan antolatzen diren ekin-tzekin».

Aste batzuk barru

Korrika datorren apirilaren 4ean igaroko da Urnietan barrera, baina dagoeneko hasi dira motorrak bero-tzen. Euskararen aldeko kontzien-tzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate