Diario Vasco

400 euroko saria jaso du Aritz Lopezek gidabaimena euskaraz ateratzeagatik

Urkiri Salaberria zinegotziak eman zion saria Aritz Lopez del Riori.
Urkiri Salaberria zinegotziak eman zion saria Aritz Lopez del Riori.
  • Urtero egiten da zozketa Buruntzaldean eta Urkiri Salaberria zinegotziak eman zion saria Foru plazan

Lehengo urtean Buruntzaldean gidabaimena euskeraz atera dutenen artean 400 euroko sariak zozketatu dira eta Astigarragan Aritz Lopez del Rio izan da irabazlea. Aritzek herriko Otamendi autoeskolan atera du gidabaimena eta saria Urkiri Salaberria zinegotziaren eskutik jaso zuen Udaletxearen aurrean. Joan den astean eman zion saria.

Duela zazpi urte jarri zuten martxan ekimena, hain zuzen 2010. urtean, eskualdeko Udalek eta harrezkero saria du gidabaimena euskeraz ateratzeak Buruntzaldeako autoeskoletan. Eskualdeko autoeskola guztiek hartzen dute parte, eta autoeskola adina sari banatzen dira urtero.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate