Diario Vasco

Gurutze Gorriak eskainitako hitzaldia eta material erakusketa, gaur

Gaur arratsaldean, Ruth Vanesa Acosta Alonso Gurutze Gorriko tokiko garapen, kooperazio eta ingurumen teknikariak Matthew urakana gertatu zenean laguntzeko eraman zuten materiala erakutsiko du Gaztelekuak. Gainera, hitzaldi bat ere antolatu da, giza larrialdien aurrean nola jokatzen duten azalduko duena. Halaber, hango egoera ezagutarazteko diaporama batzuk ikusgai jarriko dira bertan.

Esan bezala, zita gaur izango da, arratsaldeko 17:30ean Gaztelekuan. Antolatzaileek adierazi dutenez «ospatuko den lekua kontuan hartuta, hasieran, gazteei zuzendutako ekimen bat da gaurkoa. Dena den, interesa duen oro gertura daiteke Gaztelekura».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate