Diario Vasco

Automakillaje eta txalapartari buruzko ikastaroak AEK-ko Zilegi Eskolan

Hilabete honetan Zilegi Eskolaren saioak antolatu dituzte AEK euskaltegitik. Bat automakillajeari buruzkoa izango da. Gaur 9:30ean AEK-ko lokalean ospatuko da eta urtarrilaren 18an 18:30ean leku berean. Saio hauetan gai-emailea Mariana Benitez izango da. Parte har-tzen duenak bere makillajea eraman beharko du.

Bigarrenean txalaparta izango da protagonista. Bihar antolatuko da lehenengo saioa, arratsaldeko 18:30ean Erbetegi-Etxeberri baserrian. Bigarrena urtarrilaren 18an 9:30ean izango da Erbetegi-Etxeberri baserrian. Gai-emaileak Simon eta Aritz Goikoetxea izango dira. Bi ikastaroak dohainik izango dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate