Diario Vasco

Goizuetako lehen pilota txapelketak baditu irabazleak

Jon Apezetxea, Asier Olaizola eta Nafarroako Pilota Federazioko Jesús Porron sariak banatzen.
Jon Apezetxea, Asier Olaizola eta Nafarroako Pilota Federazioko Jesús Porron sariak banatzen. / LOIARTE
  • Umore Ona elkarteak antolatuta Nafarroa eta Gipuzkoako 48 pilotari aritu dira lehian

Primerako partidak ikusi ahal izan ziren Umore Ona kirol elkarteak antolatutako Goizuetako lehen pilota txapelketako finaletan. Larunbat goizean jokatu ziren norgehiagokak Goizuetako udal pilotalekuan. Bertan elkartu ziren hiru kategoriatan jokatzeko prest pilotari gazteak: Umeak (benjaminak), kimuak (alebinak) eta gazteak (jubenilak). Edizio honetan, guztira Nafarroako eta Gipuzkoako 48 pilotari aritu dira, zortzi bikote kategori bakoitzean.

Lagunarteko umeen kategorian, A. Salaberria eta M. Garmendia (Umore Ona), 22 - 18 nagusitu ziren A. Sagardui eta O. Ruizen aurka (Umore Ona). Benjamin A, J. Salaberria eta M. Salaberria (Umore Ona), 18 - X. Apezetxea eta E. Iturain (Umore Ona), 14. Alebinetan, A. Salaberria (Umore Ona) eta A. Agesta (Erreka), 18 - O. Legarreta eta B. Apezetxea (Umore Ona), 15 eta jubeniletan, Orbegozo (Añorga) eta Gartzia (Bergara), 7; Sein eta Etxeberria (Oiarpe), 22. Sari banaketan Jon Apezetxea, Asier Olaizola eta Nafarroako Pilota Federazioko Jesús Porron izan ziren.

Antolatzaileek aditzera eman dutenez txapelketan zehar saldu diren zozketako txartel hauek izan dira sarituak: 1. saria: 1.167 zenbakia; 2. saria: 3.691 zenbakia; 3. saria: 3.801 zenbakia; 4. saria: 1.480 zenbakia eta 5. saria: 2.077 zenbakia.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate