Diario Vasco

'Auzokoak' dokumentala eta solasaldia bihar 18:30ean Lekaion

Gure herrietan bizi dugun aniztasuna kontuan hartuz, jatorri ezberdinetako herritarrak euskarara gerturatzeko hainbat egitasmo jarri ditu martxan Euskaltzaleen Topaguneak azken urteetan. Elkarrekin eta euskaraz bizitzea posible dela erakusten duten proiektuak dira, eta horretarako ezinbestekoa da euskaldunon ekarpena. Mezu hori zabaltzen laguntzeko helburua du 'Auzokoak' dokumental laburrak, Auzoko egitasmoan parte hartzen duten hainbat herritarren bizipenetatik abiatuz. Bihar izango da ikusgai 18:30ean Lekaion, eta, ondoren, solasaldi bat egongo da.

Bestalde, gaur 'El Viaje de Arlo' pelikula eskainiko da Saroben. Lehenengo emanaldia arratsaldeko 16:00etan hasiko da, eta bigarrena berriz, 18:30ean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate