Diario Vasco

Plastikozko tapoi bilketako kaxak zortzi tokitan jarri dira

Eskola, Bekodenda, Kafetegia, Estankoa, Lubine, Udaletxea, Ximonen harategia eta Klaudioren etxean utzi ahal izango dira Lizarrako hiru urteko gaixotasun larri bat duen Aiora neskatxoari laguntzeko tapoiak. Kanpaina honekin, errehabilitazio terapia hobeagoa lortu nahi da; bere bizi kalitatea hobetzeko eta bere garuneko mina arindu ahal izateko. Dirudienez, Aiora neskatoak jaiotzetik dauzka bihotzeko arazoak, eta udazkenean, ebakuntza egin zioten. Zailtasunak izan ziren, ordea, eta garun paralisiarekin geratu da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate