Diario Vasco

Goizuetako Azaro kulturala azken txanpan sartu da

Leitzarrak hitzaldia amaitutakoan entzuleekin hitz egin zuen.
Leitzarrak hitzaldia amaitutakoan entzuleekin hitz egin zuen.
  • Larunbatean azoka eguna izango da eta bertan produktu eta azienda ugari izango dira herriko erdigunean

Azaroko azken asteburuan agur esango diote goizuetarrek aurtengo hilabete kulturaren egotarauari. Gainera larunbatean, azoka eguna izango da eta ohi bezala, barazki, gazta, esneki, gozo eta beste hainbat produkturekin postu ugari izango dira herriko erdigunean.

Bezperan, ostiralean, 18:30ean, emakumeenganako indarkeriaren aurkako kontzentrazioa egingo da plazan. Bertan behera gelditu dena Ander Olaizolak egin behar zuen bere azken liburuaren aurkezpena da. Olaizolak aurreratu duenez abenduaren 10a aldera egingo litzateke, 'Esentzia' bere azken liburua aurkezpena.

Azken asteburuan, erantzun ona izan dute Goizuetako Kultur Taldeak, Goizuetako Udalaren lagun-tzarekin antolatutako ekitaldiak. Pintxo kalejira egin zen ostiralean; larunbatean Naiara Txurrukak kontserba ikastaroa eman zuen eta Mari Jose Barriolak, Gutik Zura dokumentala.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate