Diario Vasco

Jardueren diru-laguntzak justifikatzeko azken eguna, hilaren 15a

Urnietako Udalak gogorarazi nahi du herriko elkarteek 2016. urtean antolatu dituzten jardueren diru-laguntzak justifikatzeko azken eguna hilaren 15a izango dela.

Herriko hainbat elkarteek kulturaren, kirolaren, aisialdiaren, jaien, gazteriaren eta hezkun-tzaren inguruko diru-laguntzak eskatu dituzte 2016. urterako. Batzuk lehiaketa bidez emandakoak eta beste batzuk Udalarekin sinatutako hitzarmen bidez jasotakoak. Kasu askotan hilaren 15a dute azken eguna diruz lagundutako jarduera horien gastuak behar bezala justifikatzeko.

Kasu guztietan diru-lagun-tzak justifikatzeko inprimakia behar bezala bete eta Bertan bulegoan aurkeztu beharko da gastuen fakturekin batera.

Edozein zalantza 943 008033 telefonoan argitu daiteke edota jkortarena@urnieta.eus e-posta helbidean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate