Diario Vasco

Egun nagusia gaur Xaguxar taldearen 25. urteurrenean

Joan den larunbatean ginkana familiarra antolatu zen.
Joan den larunbatean ginkana familiarra antolatu zen. / JUANFER
  • Programa goizeko 11:00etan hasiko da eta Foru plazan gauzatuko da

Gaur, egun osoan zehar, Xaguxar taldeak bere 25. urteurrena ospatuko du Foru plazan. Egun osoko festa izango da eta jarduera bat baino gehiago antolatuko dira.

Eguna laster hasiko da. Goizean zehar haurrek aukera izango dute ondo pasatzeko. 11:00etatik 13:30era haur parkea jarriko da, eta bertan puzgarriak, ohe elastikoak eta jumping egongo dira.

Eguerdiko 14:00etan, plazan bertan, urtebetetze bazkari herrikoia ospatuko da. Haurrek eta helduek elkarrekin bazkalduko dute eta aukera izango dute partaideek 25 urteetan zehar gertatutako egoerei buruz hitz egiteko. Bazkarirako txartelak salgai egon dira urriaren 10etik 19ra Kiroldegian, Ikatzan eta Astiarra tabernetan.

Bazkari herrikoiarekin ez da amaituko prestatutako egitaraua. Arratsaldean ere ekintza desberdinak eratuko dira herriko plazan. 15:30etik 18:00etara bitartean berriro goizeko haur parkeak irekiko ditu ateak, eta gero musikaren unea izango da jaian. 18:00etan hasiko da dantzaldia Jon Urbietaren eskutik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate