Diario Vasco

Mintzalagun, Gurasolagun eta Zilegi eskolaren aurkezpenak egun hauetan

  • AEK euskaltegiak antolatuta, ikasturte berriarekin batera martxan jarriko dira

Astigarragako AEKn ikasturtea hasi berri da eta horrekin batera Mintzalagun nahiz Gurasolagun eta Zilegi eskolaren aurkezpenak egingo dira. Izan ere, ikasturte berria hasi denez, batetik, Mintzalagun zein Gurasolagun egitasmoak abian jarriko dira eta, bestetik, Zilegi eskolak ere bai. Lehenengoak euskararen erabilera sustatzeko ekimenak dira eta nahi duen orok, euskaraz hitz egitea praktikatu nahi duenak, parte har dezake. Bigarrenak, berriz, euskaraz eskaintzen diren ikastaroak antolatzea du xede eta, kasu horretan ere, parte hartzea irekia da, bai gai emaile izateko, baita eskolak jasotzeko ere.

Hori dela eta, jendeari jakinarazteko aurkezpenak egingo dira. Hain zuzen ere, Mintzalagun eta Zilegi eskolaren aurkezpenak gaur asteazkenean, hilak 19, goizeko 9:30ean AEK-ko lokal berrian (Ibai-lur jatetxearen ondoan) burutuko dira eta bihar ostegunean, hilak 20, arratsaldeko 18:30ean Kultur Etxeko bilera gelan. Gurasolagun aurkezpena (gurasoei zuzendutakoa), berriz, gaur asteazkenean arratsaldeko 16:30ean ikastolako aretoan izango da.

Izena eman

Beraz, hemendik aurrera interesa duenak parte hartzeko aukera du. Horretarako, Astigarragako AEKra gerturatzea, bertara deitzea edo e-maila idaztea besterik ez da egin behar.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate