Diario Vasco

AEK euskaltegiak Gurasolagun eta Mintzalagun egitasmoak aurkeztuko ditu

AEK euskaltegia martxan dago eta hurrengo egunetan bi egitasmo aurkeztuko ditu. Gurasolagun egitasmoaren aurkezpena Ikastolako aretoan egingo da bihar arratsaldeko 4:30ean. Aurten Gurasolagun ludotekan eta Gurasolagun tailerretan parte hartzeko aukera ere izango da, doan. Bietan gurasoak haurrekin egongo dira eta baldintza bakarra euskaraz hitz egitea izango da.

Bestalde, Mintzalagun egitasmoa dago. Egitasmoaren aurkezpena AEK euskaltegiaren Nabarra Oñatz kaleko lokalean egingo da. Bi saio antolatuko dira. Lehenengoa bihar 9:30ean izango da eta bigarrena ostegunean 18:30ean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate