Diario Vasco

Giro paregabea Xoxokako jaietan

Xoxokako jaiak ekintzaz beteta izan ziren. Animaliak, umeak, janaria eta herri kirolak izan dira protagonistak asteburuan zehar.
Xoxokako jaiak ekintzaz beteta izan ziren. Animaliak, umeak, janaria eta herri kirolak izan dira protagonistak asteburuan zehar. / JUANFER
  • Ekitaldi asko antolatu ziren asteburuan zehar eta jende ugari hurbildu zen herriko auzora bertan buruturiko ekintzetan parte hartzera

Xoxoka auzoan jende ugari ibili zen asteburuan zehar. Jaiak izan zituzten eta ekitaldi desberdinak gauzatu ziren herriko auzoan. Deigarria izan da aurten jende asko hurbildu dela eta giro oso polita bizi izan dela bertan.

Urtero herritar askok hartzen du parte Xoxokako festetan, baina aurten berezia izan da datu hori. Inoiz baino jende gehiago elkartu da Xoxokan. Eguraldiaren laguntzaz, ekitaldi bat baino gehiago ospatu ziren eta jende ezberdina joan zen auzora hango bizilagunekin gozatzeko. Ekitaldi batzuetan deigarria izan da, segalarien apostuan adibidez.

Arrakastatsua izan zen ere ikusleen aldetik Xoxokara zaldien lasterketa edo larunbat arratsaldeko animalien festan parte hartzea, Gorritiren eskutik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate