Diario Vasco

Udalak animatzen ditu herritarrak euskara AEK euskaltegian ikastera

Olaia Pastoriza zinegotzia euskaltegiko irakasle batekin.
Olaia Pastoriza zinegotzia euskaltegiko irakasle batekin.
  • Olaia Pastoriza Euskara zinegotzia herriko euskaltegian izan zen laguntza hori adierazteko

Astigarragako Udalak euskara ikasi edo hobetu nahi duten herritarrak animatzen ditu AEK euskaltegira apunta daitezen.

Horren adierazgarri da, Olaia Pastoriza Euskara zinegotzia euskaltegira bertaratu izana Udalaren babesa azaltzera.

Aurreko urteetako ildoari jarraituz, Udalak diruz lagunduko ditu euskaltegian arituko diren Astigarragako herritarrak. Arazo ekonomiko larriak dituztenek eta agiri bidez justifika dezaketenek %100 jasotzeko aukera izango dute, baita 12 urtera arteko haurrak dituzten gurasoek, langabezian daudenek, merkatariak direnek ere. Gainerako herritarrek, aldiz, matrikularen %75 jasoko dute ikasturte amaieran.

Informazio gehiago edo euskaltegian apuntatu nahi duenak kultur etxeko 2. solairura azaldu, 607 610687 telefonorza deitu edo astigarraga@aek.eus helbidera idatz dezake.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate