Diario Vasco

Jokin Lizeaga Urnietar Prestu 2016 izendatuko dute gaur

Iñistor jaia gaur ospatuko da Urnietan eta, jakina denez, jai horren bazkalosteko bertso saioa amaiturik eskuratzen zaio Urnietar Prestu izendatuari sariaren bizkar-zapia eta ziurtagiria. Beraz, Jokin Lizeagak gaur, arratsaldeko bostak aldera jasoko du bere saria, Jakutegi plazako olanape handian, herriko jaien egitauaren barruan. Egun polista izango da berarentzat.

Gogoan izan behar da, bide batez, Jokinen aitak, Martin Lizeagak, sari edo izendapen hau bera jaso zuela ere 2012. urtean Juanito Iguaranekin batera, Tolosako plazan jokatutako apustu gogoangarriaren 50. urteurrenean.

Aurtengo Urnietar prestua Jokin Lizeaga Mitxelena izango da, kirolari korrikalaria eta irakaslea, mendi lasterketetan urte gutxiren buruan ibilbide bikain bezain harrigarria lortu duena Euskal Herrian eta nazioarte mailan. Egun, mendi lasterketaren esparruan gutxi dira munduan urnietarraren maila ematen dutenak. Oso ezaguna da herrian baita ere, Zanpatuz izeneko mendi elkartearen sortzaile eta eragile nagusia delako, elkarte horri esker hainbat dira urnietar gazte eta helduak Euskal Herriko eta atzerrietako mendiak ezagutu eta izadiarekiko harremana egin ahal izan dutenak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate