Diario Vasco

17 milioi euro 250 udalerritan jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzeko

  • Cederna-Garalur elkarteak 6 milioi euro jasoko ditu (5.997.990 euro)

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Moda para hombre y mujer al mejor precio

Hasta 70%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Lleva contigo a tus personajes favoritos

Las mejores marcas a los mejores precios

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado y mochilas para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Todo el menaje que necesitas al mejor precio!

Hasta 70%

Primeras marcas en menaje para el hogar

Hasta 70%

Bolsos de piel de diseño exclusivo.

Hasta 80%

Diseño y calidad en tu descanso

Hasta 70%

Joyería y relojería de tus marcas favoritas

Hasta 70%

Selección de marcas en moda íntima para hombre

Hasta 70%

Decora las ventanas de tu hogar con originales estores

Las mejores marcas a los mejores precios

Miss Sixty, Morellato y V&L

Hasta 80%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

Renueva tu comedor con muebles de diseño al mejor precio

Hasta 70%

Nafarroako Gobernuak 17 milioi euro bideratu ditu 250 udalerritan jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzea ahalbidetuko duten estrategiak sustatzeko, lurralde osoan garapen orekatua lortzeko xedez. Aurreikusita dago 500 bat proiektu aintzat hartzea edo diruz laguntzea, eta 800 bat lanpostu inguru sendotu eta sortzea.

Helburu horrekin Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentuak, lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu Nafarroan dauden lau Toki Ekintzako Taldeekin: Cederna-Garalur elkarteak 6 milioi euro jasoko ditu (5.997.990 euro); Teder elkarteak (Lizarra Aldearen garapenerako elkartea) 3.752.687 euro; Eder partzuergoak (Erriberaren garapenerako estrategiak), 4.182.819 euro; eta, azkenik, Erdialdia Garatzeko partzuergoak, 3.027.642 euro.

Hitzarmen hauek 2014-20 Landa Garapeneko Programaren (LGP) Leader ekimenaren barnean ezarri dira eta beren jarduera-esparruak Nafarroako 250 udalerri hartzen ditu barnean. 17 milioi euro horietatik, 11 Landa Garapeneko Europako Nekazaritza Funtsarekin (Feader)batera ordainduko dira, eta gainerako 6 milioiak Nafarroako Gobernuak ordainduko ditu oso-osorik.

Hitzarmen hauek 2014-20 Landa Garapeneko Programaren (LGP) LEADER ekimenaren barnean ezarri dira eta beren jarduera-esparruak Nafarroako 250 udalerri hartzen ditu barnean. 17 milioi euro horietatik, 11 Landa Garapeneko Europako Nekazaritza Funtsarekin (FEADER)batera ordainduko dira, eta gainerako 6 milioiak Nafarroako Gobernuak ordainduko ditu oso-osorik.

Hitzarmenen aurkezpenean atzo, Isabel Elizalde kontseilariak Leader ekimenarekin aurrera jarraitzeak duen garrantzia azpimarratu zue, «funts horiek gure landa-ingurunearen garapen orekatu baterantz joateko oinarrizko zutabe bilakatu direlako, eta inbertsioa, enplegua sortzea eta nafar guztien bizi-kalitatea hobetzea ahalbidetzen dutelako».

Gobernuak iragarri zuen martxan jarri duela LGP aldatzeko prozesua eta, horri esker, 1,5 milioi euro (1.528.000 euro) handitu ahal izango dela toki-ekintzako taldeentzako diru-kopurua.

Cederna - Garalur elkartea

Cederna-Garalur elkartea 1991n sortua, bere lurralde-esparrua da guztira 84.000 biztanle dituzten Nafarroako Mendiko 118 udalerrirena. 105 erakunde publiko eta 25 pribatu ditu elkartuta. Bere ekintzen ardatzak honako hauek izango dira: Biztanle-kopuruari eustea eta finkatzea; Lehen mailako sektore eta basogintza lehiakor eta berritzaileak garatzea; Baliabide naturalen ustiapen eraginkorra; Zerbitzuen sektorea garatzea eta ondareari balioa ematea eta Industria-sektorea indartzea eta enpresen eta enpleguaren sorrerari bultzada ematea.

Maite Iturre (Cederna-Garalur), María Victoria Sevilla (TEDER), Eneko Larrarte (EDER) eta Alejandro Antoñanzas (Erdialdea) izan ziren atzo aurkezpenean Elizalderekin.

Leader landa-arloa toki-garapeneko estrategien bitartez dinamizatzeko tresna bat da. Estrategia horiek sektore anitzeko ikuspegi batetik sortuak dira, landa-lurraldeetako gizarte- eta ekonomia-eragileen lankidetzan oinarrituak; eta toki-ekintzako talde bakoitzak bere lurraldearen beharren arabera diseinatu eta gauzatuak.

Hala, talde bakoitzak bere lurralde-estrategia landu du, ingurune bakoitzaren beharrei, haren profilaren eta bertako biztanleen eskaerei erantzunez. Ildo horretan, aurreikusten diren neurriek aukera emango dute enpresen, landa-biztanleen oinarrizko zerbitzuen, olgetarako azpiegituren, turismoaren edo ondarearen garapenari dagozkien gaiei erantzuteko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate