Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Aurrera Gure Ametsak bi ekitaldi antolatuko ditu asteburu honetan

PPLL

Viernes, 30 de septiembre 2016, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Asteburu honetan eta jaien programaren barruan hainbat ekitaldi antolatuko du Aurrera Gure Ametsa dantza taldeak. Lehenengoa bihar izango da, Saroben arratsaldeko 7:00etan.

Bisitariak izango dituzte urnietarrek. Bithindarrak Baxe nafar taldea da, Beyries sur Joyeuse herrikoa. Dantzari gazteak dira orain taldea osatzen dutenak, 17 urte artekoak etorriko dira eta heldu ba-tzuk ere.

Baxenafarreko dantzak ekarriko dituzte eta igandean herriko taldearekin hainbat dantza elkarrekin dantzatuko dituzte: Ingurutxoa, Dantza-luze, Gabota...

Beraien hizkuntza frantsesa da eta batzuk euskaraz ere badakite. Hango artisau batzuk etorriko dira ere igandean.

Ekarriko dituzten dantzaren artean, dantza luze, soka dantza, makil ttiki, makil gurutze, axuri beltza, gabota, quadrille, kontradantza, ostalertsa izango dira.

Bestalde, Aurrera Gure Ametsa taldean, aurten, euskal dantzak Maialen Gonzalo Aramburu zuzendaritzapean, Lapurdi, Xibero, Gipuzkoa eta Arabako dantzak egingo dituzte.

Baita ere, nagusien taldeak , aintzinako Kontradantzak (XVII-XVIII), Peio Otanoren zuzendaritzapean, taularatuko dituzte.

Igandean eta San Juan Plazan eguerdiko 12:00etan, Ingurutxo, Kontradantzak eta Baxenafarrekin hainbat dantza dantzatzeko. Baxenafarretik etorritako artisauak ere han, San Juan Plazan, kokatuko dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios