Diario Vasco

Marmitako Lehiaketa irabazi zuen Goizuetak Astigarragan

Goizuetako taldea osatu zuten herritarrak lanerako prest.
Goizuetako taldea osatu zuten herritarrak lanerako prest.

Goizutar koadrila ederra hurbildu zen Astiagarragan azken asteburuan burututako XVI. Sagar Uzta ospatzeko Kizki Egunera. Edizio honetan ere, sagar uzta eta gero, dolaretako lanen hasiera ospatzeko eta sagarraren eta sagardoaren kulturan oinarrituriko jarduera desberdin antolatu ziren Kizki egunean. VIII. Kizki Egunean 527 kizki-lagun elkartu zituzten Astigarragako plazan eta ohi bezala, kizkiarekin sagarrak jasotzen, orain arte lortutako marka onena izan zen igandean. Aipatzekoa da herrien arteko Marmitako Lehiaketa burutu zela eta sukaldaritza dohaiak erakutsi ondotik, Goizueta suertatu zela irabazle.

Bestalde, Astigarragako Foruen Plazan egin zen sagarraren azoka, sagardo dastaketa eta aurtengo uztaren lehen muztioaren elaborazioa. Aurten ere, dolarean bertan muztioaren usadiozko elaborazio prozesua erakutsi zuten bertakoek: kirikoketa, pisoiekin sagarra jotzea, txalaparta eta ekoiztutako muztioaren dastaketa topa! eginez.