Diario Vasco

Aurten ere, Sanmieletan irrintzi lehiaketa antolatuko da igandean

  • Arratsaldeko 7:00etan izango da eta bertan bi atal egongo dira, helduena eta gaztetxoena

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Moda para hombre y mujer al mejor precio

Hasta 70%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Lleva contigo a tus personajes favoritos

Las mejores marcas a los mejores precios

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado y mochilas para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Todo el menaje que necesitas al mejor precio!

Hasta 70%

Primeras marcas en menaje para el hogar

Hasta 70%

Bolsos de piel de diseño exclusivo.

Hasta 80%

Diseño y calidad en tu descanso

Hasta 70%

Joyería y relojería de tus marcas favoritas

Hasta 70%

Selección de marcas en moda íntima para hombre

Hasta 70%

Decora las ventanas de tu hogar con originales estores

Las mejores marcas a los mejores precios

Miss Sixty, Morellato y V&L

Hasta 80%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

Renueva tu comedor con muebles de diseño al mejor precio

Hasta 70%

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Zortzigarrenez antolatuko da Urnietako Sanmieletan Maria Arizmendi Irrintzi Lehiaketa. Urriaren 2an, igandearekin izango da, arratsaldeko zazpietan, San Juan plazan. Urnietako Iñistorra Euskal-tzaleen Biltzarrak antolatuta, lehiaketa parte hartu nahi duen ororen-tzat zabalik dago eta bi mailatan banatuko da: atal nagusia edo helduena, 14 urtez gorakoentzat eta gaztetxoen atala, 14 urtez beherakoen-tzat. Antolatzaileek Euskal Herrian barrena irrintzi egiteko ohitura eta gaitasuna duten herritarrak erakarri nahi dituzte Urnietako saiora, herriko jaietan eta hamaika kultura eta folklore ospakizunetan irrintzia botatzeko ohitura eta iaiotasuna duten herritar horiek, hain zuzen ere.

Horretarako, lehiaketa irabazten dutenentzako sariez gain, bidaia-saria ere aurreikusi dute, Urnietara kanpotik datozen irrintzilariei kilometroen arabera ordainduko zaiena aurreikusitako diru-kopurua agortu bitartean. Hori bai, kanpotik datozenek urriaren 1a aurretik eman beharko dute izena bertaratze gastua jaso ahal izateko, 656 782521 zenbakira deituta.

Irabazleak garaikurra eta 300 euroko saria izango du. Bigarrenak, garaikurra eta 100 euroko saria. Urnietarren irrintzirik txukunenak ere jasoko du bere saria, garaikurra eta 50 eurokoa. Sari hauek guztiak helduen atalean. Haurren atalean, berriz, garaikurrarekin batera sari ekonomiko apalagoa jasoko dute.

Sariak erabakiko dituen epaimahaia lau lagunek osatuko dute eta, besteak beste, indarra eta ozentasuna, abiadura, tonua, garapena eta kolpe bakarreko irrintzia izango dira aintzakotzat hartu beharko dituen ezaugarriak.

Jai eta umore giroan egin ohi da lehiaketa; beraz, antolatzaileek dei egin diete Euskal Herriko irrintzizaleei Urnietara arratsalde pasa etor daitezen eta parte har dezaten ilun-tzean San Juan plazan bertan izango den lehiaketa honetan, galtzen ari baita, guztiz, belaunaldi berriengan irrintziak egiteko hain berezkoa dugun zaletasuna, eta ez da harri-tzekoa, ia ez baita garai hauetan gizarte, kultura edo politika ekitaldirik irrintzi eder batez barrua ase-tzeko motiborik eskaintzen digunik!!

Beraz, badakizu, barrua zaputzaldiak janda badaukazu, bota irrintzi eder bat asetzeko Urnietan, urriaren 2an. Iazko VII. lehiaketan, Nerea Arriaga oriotarra izan genuen irabazle helduen atalean eta Jon Tolosa urnietarra haurren mailan.

Maria Arizmendi 1909. urtean jaio zen Urnietan eta XX. mende osoan zehar euskal kulturgintzaren eta folklorearen erreferentzia izan zen Urnietako herrian, oso bereziki an-tzerkigintzan. Urte luzez ahalegindu zen euskal nortasuna gordetzen eta suspertzen, 1936ko Gerra zibilaren oso garai eta ataka zailak bizi behar izan zituen arren. Euskal kulturaren eta folklorearen aldarrikapena egin zuen beti, konplexurik gabe, eta bere beste ekarpen nagusiez gain, bazen ezaguna alaitasunez irrintzi dotoreak egiteko zuen ohituragatik ere.