Diario Vasco

Udalak aurrekontu partehartzaileen bigarren fasea abian jarri du

  • Herritarrek aukera daukate bozkatzeko bost aukera desberdinen artean, oraindik gaur eta bihar

Astigarragako dalak aurrekontu partehartzaileen bigarren fasea martxan jarri du irailan zehar. Etapa honetan, herritarrek 88.000 euroko diru kopurua zertan inbertitu erabaki ahal izango dute bost aukera desberdinen artean; esaterako, zahar egoitza hobetu, Juanito-enea berritu eta bertan bolatokia jarri, Galtzaur kalea asfaltatu, haur parke estalia eraiki edo txakurrentzako gunea egin.

Aukera hauek izan ziren proposamen aipatuenak aurrekontu partehartzaileen lehenengo fasean; izan ere, etapa horretan astigartarrek emandako ideiak jaso zituen Udalak. Proposamen guztiak teknikoki aztertu ondoren, bozkatzeari ekin zaio. Udalak, aldez aurretik, eskertzen du herritarren partehartzea prozesu honetan. Bigarren fase honetarako, Udalak gutun informatiboak eta bozka-paperak bidali ditu Astigarragako etxe guztietara. Banatutako bozka-paperetan bizilagunek 'ixa' bidez markatu ahal izango dute nahiago duten aukera. Astigartarrek lekuetako batean utzi ahal dute bere bozka. Atzo : Norberto Almandoz Plazan aukera izan zuten bozka-tzeko. Gaur, aldiz, Ergobian (12:00-14:00), Plazetxean (18:00-19:00) eta Bentak (19:30-20:30). Bihar izango da azken eguna: Joseba Barandiaran Plazan (12:00-14:00) eta Arrobitxulon (18:00-20:00).