Diario Vasco

Elkarbizi taldearen zortzigarren ikastaroa bihar Andoainen Agirreri buruz

Bihar egingo da Elkarbizi taldeak antolatutako programaren zortzigarren ikastaroa, goizeko 11etatik aurrera, Andoaingo Urigain Etxeko areto nagusian. 'Agirre lehendakaria. Guztion arteko bat-egitea eta pake soziala, gerren ondoko bizikidetza eraikitzeko (1936-1945)' izango da ekitaldi berri honetan jorratuko duten gaia. Ikastaroaren ponentea Joxan Rodriguez Ranz historialari andoaindarra izango da. Deustoko Unibertsitateak Donostian duen kanpusaren errektore-ordea izateaz gain, Joxan Rodriguez Agirre lehendakariaren biografiaren koegilea da.

Antolatzaileek diotenez XX. mendeko gerrek utzi zuten triskantzaren aurrean, euskal erakundeek zabaldu zuten mezu humanista aztertzea da ikastaroaren helburua. Agirre lehendakariaren goraipamen ugari egiten dira oraingo euskal politikan. Alderdi guztiek egin ohi dute une batean zein bestean. Galdera li-tzateke ea Agirreren ideia eta jokabideak zenbateraino diren iradokigarriak gaur eguneko bizikidetza berreraikitze-lanetarako.