Diario Vasco

Asteartean Gaztelekuak bere ateak irekiko ditu, udako itxialdiaren ondoren

Hilaren 13an, asteartea, Gaztelekuak, udako itxialdiaren ondoren, ateak irekiko dizkie Urnietako nerabe guztiei.

Betiko ordutegian topatu ahalko dituzte Garazi eta Unai hezitzaileak: 17:00etatik 19:30era, astelehenetik ostegunera eta 20:00ak arte, ostiraletan.

Programazio berezia prestatu dute hezitzaileek irailerako, eta, halaber, bazkide berrientzako izen ematea irekiko da.

Bestalde, astelehenean, hilaren 12an LHko 6. mailako ikasleentzat harrera eguna egingo da.

Informazio gehiago bere facebook orrian.