Diario Vasco

AEK euskaltegiak hilabetean zehar argazki erakusketa antolatu du tabernetan

Euskaltegiko hainbat ikasle jarduera batean.
Euskaltegiko hainbat ikasle jarduera batean.
  • Hilaren 23ra arte egongo da ikusgai zazpi tabernatan, joan den ikasturteko argazkiekin

Matrikulazio kanpaina dela eta, Astigarragako AEK euskaltegiak irailean zehar, hau da, irailaren 5etik 23ra, argazki erakusketa antolatu du.

Pasa den ikasturtean euskaltegian aritu ziren ikasle eta irakasleak dira protagonista argazki erakusketan. Bertan, urtean zehar ateratako argazkiak dira ikusgai; eskolak, zilegi eskolak, afariak, irteerak, besteak beste. Era horretan Astigarragako herritarrak animatu nahi dira euskara ikastera eta, aldi berean, euskaltegiko giro ezin hobea ezagutzera.

Argazkiak herriko zenbait tabernatan aurki daitezke hil honetan zehar, Ikatza, Zipotza, Kupela, Kaizoku, Ibai-lur, Ekaitz eta Sagartxo tabernetan, alegia.