Borrar
Ilobak dantza eskaini ziotene Jose Antoniori. Apaiz ikasketak amaitu ostean bere lehen elizkizunean. Herritarrak plazan izandako hamaiketakoan.
Jose Antonio Apezetxeak apaiza ikasketak amaituta meza eman zuen

Jose Antonio Apezetxeak apaiza ikasketak amaituta meza eman zuen

E.B.

Miércoles, 22 de julio 2015, 00:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Duela egun batzuk, Goizuetako Jasokunde elizan herritarra den Jose Antonio Apezetxeak meza eman zuen. Apaiz ikasketak amaitu ostean, goizuetarrak bere lehen elizkizuna eman zuen lagun eta herritar ugariz beretiko elizan.

Pozik agertzen zen Apezetxea elizkizun berezia izan baitzen arrazoi desberdinengatik. Bere ilobek ere dantza egin zuten eta hunkigarria suertatu zen Jose Antoniok emandako meza.

Jose Antonio Apezetxea 1959an jaioa da Goizuetan. Geografia eta Historia ikasketak eginda ditu goizuetarrak Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Sendabide gaien inguruan ere hainbat ikastaro eta bestelako ikasketa eginda ditu.

Sei urte Iruñeako Seminarioan eman eta gero, uztaileko lehen igandean eman zuen meza. Hau amaitutakoan herritarrekin batera plazan eskaini zien hamaiketakoa eta aukera izan zuten denek ere elkarrekin hitz egiteko. Herriko auroroek ere abestu zuten bertan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios