Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Emakumezkoen traineru berria Hernanin

Emakumezkoen traineru berria Hernanin

'Maialen' ipini diote izena, Lujanbio bertsolariaren omenez

dv

Sábado, 24 de enero 2015, 02:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hernaniko Arraun Elkarteak emakumezkoen trainerua izango du hemendik aurrera, Maialen izenarekin, Maialen Lujanbio bertsolari hernaniarraren omenez. Babesle nagusia, berriz, Hernaniko Iparragirre sagardotegia izango da.

Gaur aurkeztuko da traineru berria, Iparragirre sagardotegian. Sagardotegi horretako nagusiak ere emakumezkoak dira, Arantza eta Ana Eguzkiza ahizpak.

Hernaniko Traineruaren ibilbidea 1965ean hasi zen, gazte batzuk Urumea errioan trainerila batekin entrenatzen hasi zirenekoa. 1971n lehiatu zuen mutilen traineruak lehenengoz. Herrian arrakasta handia izan zuen eta kirol mailan ere urte oso onak izan ziren, Kontxan sei aldiz sartu baitzen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios