Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Hernaniko Gazteen XX. Dantza Solte Txapelketa igande honetan

Kriskitiña Dantza Taldeak antolatuta, 15 bikote arituko dira lehian

dv

Viernes, 5 de diciembre 2014, 01:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hernaniko Kriskitiña Dantza Taldeak Gazteen Dantza Solte Txapelketaren beste edizio bat, hogeigarrena jada, antolatu du igande honetarako. 15 bikotek hartuko dute parte eta eguraldiak ahalbidetzen badu Plaza Berrian arituko dira dantzan eguerdiko 12etatik aurrera; euria eginez gero, Biteri Kultur Etxean izango da. Txapelketan parte hartu ahal izateko gehienez ere 15 urte izan behar dira.

Bikoteek, neska eta mutila kasu guztietan, bi pieza dantzatu behar izango dituzte, fandangoa eta arin-arin: biak ere 6 pausuz osaturik. Epaimahaia Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko kideek osatuta egongo da.

Bikote irabazleak 150 euro, txapela, zapia eta garaikurrak eskuratuko ditu; bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren sailkatuek 130, 120, 110 eta 100 euro eta garaikurrak, hurrenez hurren. Eta gainerako parte-hartzaileek 90 euroko dieta eta garaikurrak jasoko dituzte.

Txapelketako parte-hartzaileen zerrendari begiratuz gero, Azpeitia dantzarien harrobia dela argi geratzen da. Izan ere, igandean taula gainean arituko diren 15 bikoteetatik zazpi azpeitiarrak dira, baita beste bi dantzari ere. Bi hauek Azkoitiko beste dantzari batekin osatzen dute bikotea. Gainerako parte-hartzaileei dagokienez, hiru bikote Errezilgoak dira; bi Lezokoak eta hamabosgarrena bergararra.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios