175.000 eurotik gora, Zerbitzu Sozialetako diru-laguntzetara

HERNANI.

«Bazterketa soziala prebenitzea eta pertsonen garapen osasuntsua bermatzea» dira Hernaniko Udalarentzat urtero ematen dituen banakako diru-laguntzen helburua.

Izan ere, «beste erakunde publikoek bideratzen dituzten diru-laguntzek ez dute asetzen Hernaniko zenbait egoera». Horregatik, Udalak «147.500 euro jarriko ditu horiek osatzeko», azaldu dute arduradunek. Laguntza horiek Gizarte Langileen bitartez eskatu behar dira eta urte osoan dago epea zabalik.

Horretaz gain, zerbitzu sozialen esparruan diharduten elkarteen-tzako diru-laguntzak ere emango ditu, urtero bezala, Hernaniko Udalak. «Elkartegintza bultzatzea eta, horren bidez, jendartearen kohesioa eta herritarren partaidetza sustatzea dira diru-laguntzen helburuak», adierazi dute Udaletik.

Guztira, 28.245 euro bideratuko dira eta jasotzen diren eskaeren artean banatuko da dirua. Horretarako irizpide batzuk ezarri ditu Udalak, besteak beste, Hernanin lan egiten duten elkarteei diru-laguntza handiagoa emango zaie.

Diru-laguntza hori eska dezakete zerbitzu sozialen arloan diharduten irabazi asmorik gabeko elkarteek. Elkarteen proiektu eta jarduerak bultzatzea da helburua, hala nola, hitzaldiak, kanpainak, formakun-tza saioak, behar bereziak dituzten pertsonei zuzendutako ekintzak edo talde espezifikoei zuzendutako ekintzak. Martxoaren 15ean amaituko da eskaerak egiteko epea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos