A1, A2 eta B1 tituluak Udal Euskaltegian lortu ahal izango dira aurten

Ikasturte berria. Josemi Aranburu eta Josune Gomez Udal Euskaltegian. / F. DE LA HERA
Ikasturte berria. Josemi Aranburu eta Josune Gomez Udal Euskaltegian. / F. DE LA HERA

Ikasturte berrirako izen emate epea hilaren 18ra arte egongo da irekita eta iazko matrikularen %100 berreskuratzeko bekaren eskaera egiteko, berriz, urriaren 6a arte

IÑIGO MORONDO IRUN.

Ikasturte berria martxan jar-tzeko bidean dago jada Irungo Udal Euskaltegia. Goiz eta arratsaldeko ordutegiekin, titulu ezberdinak lor-tzeko gazte nahiz helduentzako ohiko ikastaroak antolatuko dira (astean 4 edo 5 ordukoak), baita langabezian dauden pertsonei zuzendutako Lannahi programa (dohakoa eta egunean 3 edo 4 ordukoa). Horrez gain, mintza taldeak egongo dira goizez, Aisa ikastaroak (16 urte gorako etorkinentzat) eta hostalari-tza eta merkataritzako langileei zuzendutakoak eguerdiko ordutegiarekin. Hauek guztientzako, matrikula epea «irekia dago hilaren 18a arte Euskaltegiaren bulegoetan, bere telefonoan (943 505 173) edo emailaren bitartez (euskaltegi@irun.org)», adierazi zuen Josune Gomezek, Euskara arloko ordezkariak.

Bestalde, «euskara ikasteko ahalegina egin duenari lagundu behar zaio», azpimarratu zuen zinegotziak. Badira urte batzuk Udalak %100eko dirulaguntza ematen diela euskaltegian matrikulatu eta baldintzak bete dituzten ikasleei. «Iazkoentzat, bekak eskatzeko epea urriaren 6a arte dago irekia», gogoratu zuen. Eskaria internet bitartez egin daiteke irun.org-en edo SAC-en bulegoan. 58.000 eurotik gorako diru poltsa dago, hau da, Irunen erroldatutako ikasle bakoitzaren matrikula gastuen 100%a bueltatzeko aski.

Hogeita hamabost urte beteko ditu ikastaro honetan zehar Udal Euskaltegiak, beti gaurkoratze prozesuan. Josemi Aranburuk, erakunde honetako zuzendariak, aurtengo berritasunak adierazi zituen. Aipagarriena ziurrenik, HABEren A1, A2 eta B1 mailetako «tituluak euskaltegian bertan lortzeko aukera ebaluazio jarraiaren bitartez». B2 eta C1 tituluen kasuan, «Ulermena froga ere hemen egin daiteke, baina idatzizkoa eta ahozkoa Donostian egin behar dira».

Beste berritasun bat eraikinean bertan egongo da, izan ere, udan zehar «euskaltegiko lehioak aldatu ditugu», aipatu zuen Gomezek. Aranburuk esplikatu zuen «aurrekoak egurrezkoak eta kristal bakarrekoak» zirela. Berriak, PVCkoak eta kristal bikoitzarekin, «ez dute barruko beroa kanporatzen utziko eta sartzen den zarata ere murriztuko dute». Ikasleen eguneroko erosotasunean aurrerakada garrantzitsua izango delakoan dago zuzendaria.

Fotos

Vídeos