Irungo PPk euskara «eztabaida politikotik ateratzea» eskatu du

M.A.I. IRUN.

Irungo PPko zinegotzia den Muriel Larreak bere udal taldeak Euskararen Nazioarteko Egunaren harira egindako adierazpena aurkeztu du. Testu honetan, hiritar guztiak zoriontzen dituzte popularrek, «urte guzti hauetan Euskararen egoeraren alde egindako ahaleginengatik».

Muriel Larreak aurkeztu zuen testuan, Irungo alderdi popularrak «euskara eztabaida politikotik atera behar dela» azpimarratzen du. Baita ere, «euskara lan-oztopoa ez izatea» eskatzen du. «Horretarako, beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzak hizkuntza eskakizunak berriz hausnartzea». Zinegotziak zehaztu zuenez, jendaurreko lan-postuetan euskaraz jakitea beharrezko baldintza dela uste du, baina ez ordea jendearentzako arreta zuzena ez duten beste postuetan.

«Aberatsago egiten gaitu»

«Inor ez da lotsatu behar euskaraz hitz egiteagatik», jarraitzen du alderdi popularraren adierazpena. Muriel Larrea zinegotziak aipatu zuzenez, «euskarak ez gaitu ez irundarrago ez euskaldunago egiten. Euskaraz zein gaztelaniaz euskaldun eta irundarrak gara. Aldiz, euskara aberatsago egiten gaitu», amaitzen du adierazpenak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos