Borrar
Lau pertsonez osatutako taldetan banatu ziren atzo Mintzodroman parte hartu zuten 147 gazteek. ARGAZKIAK: F. DE LA HERA
Euskaraz ondo pasatzeko aukera

Euskaraz ondo pasatzeko aukera

Mintzodromo gaztearen lehenengo saioa atzo egin zen Mendibilen. Euskara Udal arloak antolaturiko ekimenak 147 ikasleen parte hartzea izan zuen, eta gaur burutuko den bigarren txandan beste 117 izango dira

JOANA OCHOTECO

IRUN.

Viernes, 16 de marzo 2018, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hitz egin, kafetxo bat hartu, lagun berriak egin edo, auskalo, norbait berezia ezagutu... Egunero egin daitezken gauzak dira, eta atzo Mendibil Merkataritza Guneko kafetegietan guztiak burutzeko giro aproposa eskaini zen: Irungo 147 ikasleek goiz desberdin bat igarotzeko aukera izan zuten Mintzodromo gaztean.

Ekimena Euskararen Hilabetearen programaren barne dago eta gaur burutuko du bigarren saio bat, leku berdinean. Bertan, eta atzo gertatu zen bezala, El Pilar, Irungo La Salle eta San Vicente de Paul ikastetxeetako DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleak parte hartuko dute. Gaurkoan, ordea, 117 izango dira guztira. Ekimen honen bidez Euskara Udal arloak euskaraz mintzatzeko giro informala eskaintzen die gazteei, hizkuntzaren erabilera sustatzeko helburuarekin.

Begirale talde batek dinamizatu zuen atzoko topaketa, partaideei harrera emanez eta kafetegietako mahaietan lau pertsonez osatutako taldeak banatzen. «Ongi etorri denoi gazte Mintzodromora», esan zieten, beraien buruak aurkeztu aurretik. Ondoren, ekimenaren dinamika azaldu zuten: mahai bakoitzeko batek arduradun lanak beteko zituen eta leku berdinean egongo zen saio guztian zehar; beste hiruak, berriz, tokiz aldatzen joango ziren. Modu honetan, jende gehiagorekin hitz egiteko aukera eskaintzen zitzaien.

Lehenengo eta ezinbesteko pausua norberak bere burua aurkeztea izan zen. Ondoren, begiraleek solasaldirako gaiak proposatu zizkieten: «zer da gehien atsegin duzutena? Aipatu zuentzat bizio bat dena...». Mintzodromoak aurrera egiten zuen heinean, hitz egiteko gai berriak sortu ziren: adibidez, gazteek beraien bizitzetan izan duten «aldaketa handiena» kontatzea proposatu zuten dinamizatzaileek.

Balorazio positiboa

Ikasle, irakasle eta begiraleaz gain, Euskarako ordezkaria, Mónica Martínez, eta udal arloko zuzendari eta teknikariak izan ziren atzo Mendibilen. Arantza Zulet teknikariak azaldu zuenez, Mintzodromo gaztea Irungo eskolak ondo baloratzen duten ekimena da: «guk parte hartzeko deia zabaltzen diegu, eta 250 ikasle baina gehiago etortzea guretzat oso inportantea da. Gazteak gustora daude eta oso ondo portatzen dira. Irakasleek ere oso ondo baloratzen dute ekimena: batzuk saio guztietara etortzen dira eta hori seinale ona da», azpimarratu zuen Arantza Zuletek.

Mónica Martínezek aurtengoa Mintzodromo gaztearen hirugarren edizioa dela gogorarazi zuen: «gazteak oso pozik daudela dirudi eta hori guretzat ere pozgarria da».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios