«Eskaintzen duzuna baino gehiago jasotzen duzu»

Miguel Arburua eta Juan Cruz, korrikalariak eta lagunak.

J.O. IRUN.

Juan Cruzek gogoko du korrika egitea, baita lasterketetan parte hartzea ere. Ikusleen txalo eta hotsak entzuterakoan zertxobait urduritzen da, baina beti du ondoan Erlaitz Mendi Elkarteko kide bat lasaitzeko eta aurrera jarraitu ahal izateko. Miguel Arburua da Juan Cruzeri lasterketetan laguntzen dion korrikalarietako bat, eta azpimarra-tzen duenez, esperientzia «zoragarria da». Biak Atzegiren kanpainako kartel baten protagonistak dira.

«Duela bost urte etorri zen taldekide bat esanez nola Irunen zegoen mutil bat korrika nahi zuela egin, baina ez zuen laguntzaile bat berarekin joateko», azaldu zuen Miguel Arburuak. «Ez naiz boluntario moduan dagoen bakarra; bost edo sei ibiltzen gara txandaka Juan Cruzeri laguntzen. Oso langilea da eta, lasterketa bukatzerakoan, beti eskertzen dizu emandako lagun-tza», azpimarratzen du Erlaitzeko kideak. «Boluntario izatea oso polita da eta asko ematen dizu, zuk eskaintzen duzuna baino askoz gehiago jasotzen duzu. Eta guretzat ez da zaila, gustokoa dugun zerbait egiten dugu eta».

Fotos

Vídeos