«Erronka bat da guretzat eta ilusio handiarekin gaude»

Carlos Subijanak azaldu zuen bezala, Txiribuelta Elkarteak «zor-tzi urte darama lanean haurrekin. Aurten, Irungo Udaleari esker, haurtxokoak dinamizatuko ditugu. Erronka bat da guretzat, eta ilusio handiarekin gaude», azpimarratu zuen.

Txiribueltako kideek azaldu zutenez, haurtxokoetan egingo duten lanak«gure estiloa» jarraituko du. «Haurrekin gauza interesgarri eta alaiak burutuko ditugu. Begirale talde oso jatorra eta profesionala osatzen dugu», azaldu zuen Carlos Subijanak. Isabel Arrigainek erantsi zuenez, «ideia pila batekin eta gogotsu gatoz». Aurtengo helburuen artean, Txiribuelta Elkarteak «haurtxokoak auzora zabaldu» nahi ditu: horretarako, «etengabeko elkar ekin-tzak egongo dira komertzio, ikastetxe, auzo elkarte eta bizilagunekin, denak parte hartu ahal izateko».

Fotos

Vídeos