Diario Vasco

Irunek etxez etxeko uda zaintza zerbitzua hiltzen uzten ari dela salatu de ELAk

Udalak kudeatzen duen etxez etxeko zaintza zerbitzuari biztanlegoak eskatzen dizkion orduak «azken bi urteetan erdira jaitsi» direla salatu zuen atzo Oarso-Bidasoako ELAk. Zerbi- tzu honetan «55 langile» daudela eta, sindikatuak ordu kopuruen beherakadarekin kezkatua, Udal Gizarte Zerbitzuetara jo zuen. «Zerbitzu honen eske udal bulego hauetara joaten direnei, Udalak eskaintzen duen etxez etxeko zerbitzuaz gain, beste enpresa pribatu batzuen eskein-tza ere luzatzen zaie», esplikatu zuen sindikatuaren Gizalan ataleko Xabier Etxanizek. «Zer bultza dezake udaletxeko langile bat udaletxeak berak kudea-tzen duen zerbitzu baten 'konpetentzia' sustatzera?»

ELAk galdera hori Ongi Izateko arduradunari luzatu zion eta «erabiltzaileek eskaintzen zitzaien zerbitzuagatik prezio baxuago bat eskatzen zutela erantzun zigun. Beraz, zerbitzuaren kostua omen da arrazoia», ondorioztatu du ELAk.

«Enpresa askotan lan baldin-tzen kontura merketzen da. Udaletxeko zerbitzuan egonkortasuna eta lan baldintza duinak lortu zituzten langileek eta kostuan zuzeneko eragina izan du. Udalak sustatzen ari den enpresa horietan baldintzak kaskarragoak dira. Moraletik urrun», ikusten du ELAk, «Udala prekarizazio horren partaide izatea. Posible ote bere zerbitzua edukiz hustu nahiean ibiltzea? Horrela guztiz pribatizatua geldituko zen beste zerbitzu publiko bat. Azpikontratazioaren dinamikan hazkunde nabarmena egon da eta orain beste pausu bat eman nahi da».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate