Diario Vasco

'Go!azen' telesaila Irunen estreinatuko da datorren astean doako saio batean

  • Proiekzioa Amaia Kultur Zentroan izango da ostegunean 19:00etan, LH eta DBHko ikasleei zuzenduta

Irungo Udaleko Euskara Arloak, Kultura eta Gazteria Arloarekin elkarlanean, egitasmo berri bat antolatu du Irungo haur eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko: 'Go!azen' telesailaren lehenengo kapituluaren aurrestreinaldia ekarriko du hirira datorren astean. Saioa LHko 5. eta 6. mailako eta DBHko ikasleei zuzenduta egongo da.

Proiekzioa hilaren 13an izango da, osteguna, Irungo Amaia Kultur Zentroan eta arratsaldeko 19:00etan. Bertara joateko sarrerak doakoak izango dira hauek agortu arte eta aforoa osatu arte. Egunean bertan Amaia Kultur Zentroan edota bakoitzaren ikastetxeetan eskuratu ahal izango dira sarrerak.

Gainera,' Go!azen' lehenengo kapituluaren proiekzioa bukatzerakoan, telesailan parte hartzen duten hainbat aktorekin solasaldia edukitzeko aukera ere izango dute ikusleek.

Pausoka ekoiztetxeak ETB1erako ekoiztu du telesail hau. Apaiz ba-tzuek zuzentzen duten diziplina gogorreko udaleku batean dauden 16 bat urteko neska-mutilen abenturak narratzen ditu 'Go!azen' telesailak.

Musika eta koreografiek paper oso garrantzitsua dute bertan. Halaber, pelikulan zehar eta traman integraturik, euskarazko hainbat euskal kanta ezagun kantatzen eta dantzatzen dituzte; adibidez, 'Lau teilatu' (Itoiz), 'Aitormena' (Her-tzainak), 'Ilargia' (Ken Zazpi), 'Horrelako' (The Uskitz), eta 'Goazen' (pelikularako propio konposatu den kanta). Estilo berrietara egokitu dira kanta guztiak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate