Diario Vasco

Bertsogauen denboraldien laugarren edizioa etzi hasiko da Kabigorri Ateneoan

Irunabar-ek (Irungo bertsoaren bilgunea) eta Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak, hiriko eta eskualdeko bertsozaleei zuzenduta, bertso-gauak programa antolatuko dute 2016-2017 ikasturtean ere, laugarren urtez jarraian, hilabete honetan hasi eta ekaina bitarte. Aurrekoetan bezala, Kabigorri, Alde Zaharreko Peña kaleko kultur topagunea, izango da eszenatoki. 2013an martxan jarri zen ekimen honek oso harrera ona izan du publiko aldetik aurreko edizioetan.

Urriko saioa, hilaren 6an, hau da, ostegun honetan bertan, izango da arratsaldeko 19:30etik aurrera. Lehendabiziko saio honetarako 'Ka2show' saio berezia antolatuko dute «'Bershow' ezagunaren bertsio moldatua». Honako honetan, saioaren gidaritzan eta gai jartzaile lanetan Haritz Casaval pasaitarra ariko da.

Bertsolarien lerroan Maialen Akizu urretxuarra, Beñat Gaztelumendi añorgarra, Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa' oiar-tzuarra eta Egoitz Zelaia hendaiarra izango dira eta musikari lanetan, aldiz, Antton Aranburuk, Gari Otamendik eta Beñat Urteagak osatutako hirukoa.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate