Txiste Grafikoen Lehiaketaren irabazleek jaso dituzte sariak

Txiste Grafikoen Lehiaketaren irabazleak Kultur Etxean izandako sari banaketa ekitaldian. /  DV
Txiste Grafikoen Lehiaketaren irabazleak Kultur Etxean izandako sari banaketa ekitaldian. / DV

Oliver del Val, Nahikari del Val eta Mara Curiel izan dira aurtengo irabazleak

E.P HONDARRIBIA.

Neguko Jardunaldien barne antolatzen den Txiste Grafikoen Lehiaketara 225 lan aurkeztu dira aurtengo edizioan. 3 A mailan, 117 B mailan eta beste 105 D mailan. Irabazleak Oliver del Val, Nahikari del Val eta Mara Curiel izan dira.

Karmelo Goikoetxea aritu da idazkari lanetan eta epaimahaia Antton Olariaga eta Iñaki Arzakek osatu dute.

A mailan (16 urte gorakoentzat) Oliver del Valentzat izan zen lehenenengo saria eta bigarrena Lara Elisabeth Goikoechearentzat. B mailan, 12 eta 16 urte bitartekoentzat, Nahikari del Val eta Eveline Luana Rusanda izan ziren sarituak eta D mailan, 12 urtetik beherakoentzat, Mara Curiel eta Jon Etxebeste. Sariak azaroaren 25ean jaso zituzten Kultur Etxean.

Literatur lehiaketaren sariak

Bordari eta Satarka literatur lehiaketaren sari banaketa gaur burutuko da kultur etxean. Hitzordua, goizeko 12:00etan. Hogeita hamalaugarren edizio honek bi maila ditu. A maila 18 urte gorakoentzat eta B maila 18 urte beherakoentzat. Bi modalitate ditu lehiaketak, Bordari ipuin lehiaketa eta Satarka olerki-lehiaketa. Bi kasuetan, argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos