Bertsolariak larunbatean, eta Niko Etxart txistulariekin igandean

Niko Etxart, artxiboko argazkian./Usoz
Niko Etxart, artxiboko argazkian. / Usoz

Abuztuko azken astebururako, eta herriko jaiak iristear direla, egitarau erakargarria prestatu dute Hondarribian

Abuztua errematatzen hasteko, eta luze gabe helduko diren herriko jaiak girotzeari ekitako, egitarau erakargarria prestatu dute Hondarribian datorren astebururako. Hala, aurtengo Txistularien Kontzertu Nagusiak Niko Etxart izango du bidelagun. Zita igandean da, hilak 27, eguerdiko 12etan, Hondarribiko Gipuzkoa plazan. Altzürüküko abeslariak hainbat kantu abestuko ditu musikarien laguntzaz berrogeita hamabigarren edizio hau ospatzeko. Bertan izango dira, halaber, Kemen Dantza Taldea, Parrokiko Abesbatza edota Koldo Emery.

Gainera, Udalak jakinarazi duenez, txistularien kontzertua ez da Hondarribiko asteburuko kultur ekitaldi bakarra izango, izan ere larunbatean bertsoek musikatuko dute hiria. Unai Iturriaga, Maddalen Arzallus, Arkaitz Estiballes eta Ander Lizarraldek bertso-saioa eskainiko dute Santiago kaleko Pisuzarra plazan gaueko 20etan. Karlos Aizpurua ariko da gai-jartzaile.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos