Neguko jardunaldien ekintzak martxan dira pasa den astetik

'Gaztedromoa' azaroaren 30ean egingo da Kasinoan./F. PORTU
'Gaztedromoa' azaroaren 30ean egingo da Kasinoan. / F. PORTU

Helburu nagusia hondarritarrek aisialdian euskara erabiltzea da Euskal Liburu eta Disko Azoka abenduan, 14tik 17ra, Arrantzale auzoan egingo da

E.P.HONDARRIBIA.

Udaleko euskara zerbitzuak martxan jarri ditu Neguko Jardunaldiak beste urte batez. Egitarauaren lehenengo ekintzak aurreko astean abiatu ziren lehenengo literatur tailerrarekin eta 'Kalean otso, etxean uso' antzerkiarekin, baina atzo aurkezpen ofiziala burutu zuen Arantxa Berrotaranek, Euskarako zinegotziak.

Txiste grafikoen erakusketarekin hasiera eman zitzaion haur, gazte eta helduentzako zuzenduta dagoen egitarau honi. Pasa den asteartetik ikusgai dago Arma plazako Interpretazio gunean hileko hogeitaseira arte. Goizez, 10:00etatik 13:00etara bisitatu daitake eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara. Aurten lan gehiago aurkeztu dira eta larunbat honetan sari banaketa ospatuko da Kultur Etxean 12.30etatik aurrera.

Antzerkia
Larunbat honetan 'Etxeko Saltsak'. Itsas Etxea auditorioan arratsaldeko zortzietan (sei euro).
Gaztedromoa
Azaroaren 30ean. Kasino Zaharrean.
Bertso afaria
Abenduaren 2an, Itxas Lurren, gaueko bederatzietan, Iturriaga eta Peñagarikanorekin. Sarrerak, 20 eurotan.
Literatur tailerra
Abenduaren 21ean, Zuloaga Etxean arratsaldeko lauretan Kirmen Uriberekin.

Liburutegiko sailetik literatur tailerrak eta ipuin kontariak prestatuko dira. Lehenengoa pasa den asteartean egin zen Aritz Gorrotxategiren 'Zer egingo dugu opariekin' liburuarekin. Hurrengoak Kirmen Uribe izango du protagonista abenduaren 21ean Zuloaga Etxean. Lehenengo saioa lauretan hasiko da eta bigarrena bostak eta erdietan. Ondarrutarraren 'Elkarrekin esnatzeko ordua' eleberriaren inguruan ari-tzeko aukera izango dute hurbiltzen direnak.

Maite Franko ipuin kontalariak bi jardunaldi egingo ditu Zuloaga Etxean, hilaren 29an (18:00etan eta 19:00etan) eta abenduaren 27an (11:00etan eta 12:00etan).

Ekitaldirik aipagarrienetarikoen artean larunbat honetan ospatu behar den helduentzako antzerkia dago. 'Etxeko saltsak' Itsas Etxeko auditoriumean zortzietan hasiko da Ai-tziber Garmendia, Ane Gabarain, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino aktoreekin. Sarrerak sei eurotan salgai egongo dira. Asteburua biribiltzeko, igandean hilero egiten den 'Kalean Kantuz' ekintza era berezian ospatuko da, bazkariarekin Klink Elkartean. Hitzordua eguerdiko 12:00etan Damarrin izango da eta sarrerak Klink Elkartean bertan, Kai-Alden, Alzaga Urdaiazpikoak eta Batzokian erosi daitezke 20 eurotan. Aurtenho 'Mintzodromoa' Lesakan izango da baina 'Gaztedromoa' bai egingo da, Kasino Zaharrean 30ean goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu batak arte. «Hiru ikastetxeetako gazteek beste gazteekin euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzen du. Gai batzuk emango zaizkie eta mahai inguruan launaka elkartuko dira», azaldu zuen Berrotaranek.

Bertso afaria Itxas Lurren egingo da abenduaren 2an. Unai Iturriaga eta Anjel Mari Peñagarikano izango dira protagonista. Sarrerak 20 eurotan salgai daude Txantxangorrin, Enbatan eta Batzokian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos