Martxan da euskal txiste grafikoen lehiaketaren 26. edizioa

I.A. HONDARRIBIA.

Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta, martxan da 'XXVI. euskal txiste grafikoen lehiaketa' eta bertan parte hartu nahi dutenek hilaren 31 baino lehen aukeztu beharko dituzte beraien lanak.

Txiste grafikoak BAZen (Biztanleen Arreta Zerbitzua) entregatu beharko dira. Lan bakoi- tzari izenburua jarri behar zaio, eta, atxikita, gutun-azal itxia. Haren gainean izenburua eta maila zehaztu behar dira eta barruan, egilearen izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa, baita NANaren kopia ere, izatekotan.

Euskal txiste grafikoen lehiaketak hiru kategoria ditu: A maila, 16 urtetik gorakoena (300 eta 200 euroko sariak, hurrenez hurren, lehen bi sailkatuentzat); B maila, 12 eta 16 urte bitartekoena (150 euroko sari bana eta komiki-liburuak lehen bi sailkatuentzat); eta D maila, 12 urtetik beherakoena (komiki-liburuak lehen bi sailkatuentzat).

Gaia eta teknika libreak dira. Lan guztiek bineta bakarra izan beharko dute, eta 'bokadiloa' eta testua derrigorrezkoak dira. Euskaraz eginak behar dute denek. A eta B mailakoek DIN A-3 tamainako orria erabili beharko dute, DIN A-4koa, berriz, D mailakoek.

Bordari eta Satarka

Era berean, 'XXXIV Bordari eta Satarka literatur lehiaketa' ere martxan da eta lanak aurkezteko epea hilaren 31n bukatuko da. Lanek euskaraz idatziak egon beharko dute, eta sari-atal bakoi-tzak bi maila ditu, helduena (18 urtez gora) eta gazteena.

Fotos

Vídeos