Laburbirako zortzi pieza ikusgai gaur Kultur Etxean

'Zulo' izenekoa da gaur arratsaldean ikusi ahal izango den film laburretako bat. /
'Zulo' izenekoa da gaur arratsaldean ikusi ahal izango den film laburretako bat.

2014 urteaz geroztik udaberri guztietan etorri da euskarazko film laburren saioa

I.A. HONDARRIBIA.

Topaguneak eta Udal Euskara Zerbitzuak antolatuta, Laburbiraren euskal zinemagin-tzako zortzi film labur ikusteko aukera izango da gaur Kultur Etxean, arratsaldeko zortzietatik aurrera eta doako sarrerarekin. Gutxi gorabehera ordu eta laurdeneko iraupena izango du emanaldiak.

Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitoa da eta hamabosgarren edizioa du aurtengoa. Hondarribira lehenengoz 2014an etorri zen eta orduz geroztik udaberri guztitan izan da emanaldi bat. Aurten, Euskal Herriko 29 herritara, zein Paris, Londres edota Valentzia bezalako hiritara joango da Laburbira.

Gaur Kultur Etxean eskainiko dena zortzi istorio ezberdin dira, elkarren artean loturarik ez dutenak. Film laburren zuzendariei dagokienez, ibilbide luzeko egileen eta sortzaile berrien lanak ezagutarazteko ahalegina egiten du Laburbirak.

Proiektatuko diren lanak hauek dira: Ilunpetan (Koldo Carranza, 5'), Night Shift (Izaskun Arandia, 15'16''), Higadurak (Oihane Zunzunegi eta Amaia Otaola, 3'50''), Ejecutor (Javi Arriaga, 9'23''), Tazan (UDA films, 11'), Areka (Atxur animazio taldea, 6'35''), Kreba ( Oier Fuentes, 11') eta Zulo (Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga, 19'50''). Lehen zazpi pelikulak 2017koak dira eta 'Zulo', aldiz, 2016koa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos