'Kixote, Santxoren zorabioa', gaur Itsas Etxea auditorioan

Cervantesen nobela ezagunean oinarritua dago antzezlana./
Cervantesen nobela ezagunean oinarritua dago antzezlana.

Cervantesen nobelan oinarrituta dagoen obra, 6-8 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago

E.P. HONDARRIBIA.

Markeliñe An-tzerki Taldearen eskutik, 'Kixote, Santxoren zorabioa' euskarazko an-tzerkia antzeztuko da gaur Itsas Etxea auditorioan 18:00etan. Familiei eta 6-8 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago ikuskizuna. Sarrerek hiru euro balio dute eta kutxabank tickets web orrian edota arratsaldeko lautatik aurrera auditorioko lehiatilan erosi daitezke.

'Kixote, Santxoren zorabioak' ez du Miguel de Cervantesen nobela ezaguna kontatu nahi baina bere pertsonaien izakera oinarritzat har-tzen du adiskidetasun istorio bat kontatzeko Sandra Agirre, Estibaliz Villa eta Maitante Azpiroz an-tzezleen bitartez.

Ameslarien eta errealitateari itsatsita daudenen arteko konfrontazioa kontatzen du. Alde batetik Sanchorena, oinak lurrean dituena eta planak beti apurtzen saiatzen dena, eta bestetik Kixoterena, egunerokotasunari beste zentzu bat bilatzen diona. Pertsonaia ameslaria, baikorra.

Sormenari, dramaturgiari eta espazio eszenikoari Feten saria lortu du obrak eta Almagroko '5º Certamen Internacional Barroco Infantil'aren irabazlea izan zen.

Antzerki hau izango da aurtengo auditorioko azken ekitaldia eta hurrengo urteko lehena, 'Maria Nikolayeva'ren balletaren ikuskizuna, astelehenean 1ean, arratsaldeko 19:00etan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos