Kiroldegia bertsoz beteko dute herriko ikasleek

Umorearentzat tarterik izango da kiroldegiko saioan. /  F. PORTU
Umorearentzat tarterik izango da kiroldegiko saioan. / F. PORTU

'Gu ere bertsotan' saioa egingo da gaur, 17:15ean | Gurutzeko Alabak, Talaia eta Ama Guadalupekoa ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailakoak arituko dira

I.A. HONDARRIBIA.

Gaur arratsaldean 'Gu ere bertsotan' egitasmoaren amaiera jaia ospatuko da Hondar-tza Kiroldegian. Gipuzkoako Bertsozale Elkartea, Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzua, Gurutzeko Alabak ikastetxea, Talaia Ikastetxea eta Ama Guadalupekoa Ikastetxea dira antolatzaileak eta hiru ikastetxe hauetako ikasleak izango dira arratsaldeko protagonistak.

Zehazki, Lehen Hezkuntzako laugarren eta bosgarren mailetako gaztetxoak izango dira ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsi beharko dutenak. Bi saio egingo dira, 17:15ean laugarren mailakoak eta 18:30ean bosgarrenekoak. Ikastetxeetako ikasle talde bakoitzak bost minutu inguruko emanaldia prestatuko du Gipuzkoako Bertsozale elkarteko adituen eta ikastetxe bakoitzeko irakasleen laguntzarekin.

Hondarribiarekin batera, egun Gipuzkoa osoko 52 herri eta 132 ikastetxeean 10.000 gazte inguru ari dira 'Ahozkotasuna eta Bertsolari-tza' egitasmoa lantzen.

Proiektu honen bidez gure eskualdeko gazteek aukera paregabea izan dute ahozko komunikazioa eta bertsolaritzaren oinarriak lantzeko. Bertsolaritzaren hainbat baliabide erabiliz lortu dute, besteak beste, ahozko adierazpena hobetzea, estrategia eraginkorrak bultzatzea, hizkuntza aldetiko sormena bultza-tzea, jendaurrean egoteko edo eta hitz egiteko oztopoak gainditzea.

Proiektuaren oinarri pedagogikoa 'Bertsolaritzaren curriculuma Lehen Hezkuntza' lanean biltzen da eta oinarrizko material didaktikoa 'Gu ere bertsotan 1' eta 'Gu ere bertsotan 2' liburu eta ikus entzunezkoek osatzen dute.

Bertsogintzan adituak direnen laguntza dute ikastetxeek, bertsolari gazte talde batena hain zuen ere, eskola curriculumean bertsolaritzari sarbidea emateko. Ikasturte bakoitzaren bukaeran ebaluaketa bat egiten da, eta honen arabera proiektuari egokitzapenak ezarri, hurrengo ikasturtean jarraipena emateko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos