Kike Amonarrizen hitzaldia gaur auditorioan

'Euskaraldia' ekimena hilaren 10ean aurkeztu zen. /  F. DE LA HERA
'Euskaraldia' ekimena hilaren 10ean aurkeztu zen. / F. DE LA HERA

'Euskaraldia, euskaraz 11 egun' ekimenaren barruan dator 18:00etan

I.A. HONDARRIBIA.

Gaur, arratsaldeko seietan, Kike Amonarrizek hitzaldi bat emango du Itsas Etxea auditorioan, 'Euskaraldia, 11 egun euskaraz' ekimenaren inguruan.

Hilaren 10ean aurkeztu zen 'Euskaraldia', herritarren hizkun-tza-ohituretan eragiteko egitasmoa, Eusko Jaurlaritzatik eta Hondarribiko Udaletik Blagan Elkartearen laguntzaz bultzatuko dena. Euskara egunaren aurretik 11 egunez martxan jarriko den dinamika bat da. Herritarrei eskatuko zaie bere hizkuntza portaerak aldatzea, euskara gehiago erabiliz edo aukera emanez. Helburua, Euskal Herrian eta kasu hontan Hondarribian euskararen erabilera haundiagoa izatea.

Gaurkoan umorista, aurkezle eta euskaltzale ezagunak ekimen honi buruzko informazioa eskainiko du auditorioan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos