Kataluniako Marboleny dantza taldea Kemen eta Adaxkaren gonbidatua da aste hontan

Kemen eta Adaxkako kideak pasa den astean Katalunian izan ziren.

I.A. HONDARRIBIA.

Azken lau urtetan elkartruke kulturaletan parte hartzen ari da Kemen Dantza Taldea eta gaurtik aurrera Kataluniako Les Preses herriko Marboleny taldeko dantzariak dauzka gonbidatuak bailaran.

Pasa den astean, Kemeneko harrobia den Adaxkako 30 dantzari Les Preses herrian izan ziren Euskal Herriko kultura dantzatua bertan zabalduz eta orain elkartrukearen bigarren zatia dator. Gaur iritsiko dira gonbidatuak eta 20:00etan Kemen dantza taldeko dantzari helduek saioa eskainiko dute Hondarribiako Santa Maria Madalenan.

Bihar dantzari gazteen txanda izango da. Arratsaldean zehar Adaxka eta Marbolenyko dantzariak herriko kaleetan zehar ibiliko dira kalejiran eta ondoren, 19:00ak aldera, dantza saioa eskainiko dute Santa Maria Madalenan.

Larunbatean Irunera joango dira eta arratsaldeko seitatik aurrera bi herrien arteko erromeria gidatua izango da San Juan plazan. Gertura-tzen diren guztiak bai Euskal Herriko zein Herrialdeko Katalanetako plazako dantzak ikasi eta dantza-tzeko aukera izango dute.

Fotos

Vídeos