Herriko hamaika taldek abestuko dute bihar Gipuzkoa plazan

Gipuzkoa plazan kokatutako oholtzatik herriko hamaika talde eta Iruñeko bat pasatuko dira. /  F. PORTU
Gipuzkoa plazan kokatutako oholtzatik herriko hamaika talde eta Iruñeko bat pasatuko dira. / F. PORTU

'XXIX Herri Kanta jaialdia'n Kataluniako talde bat dago gonbidatua | Talde bakoitzak bina abesti aurkeztuko ditu eta azkenean denek elkarrekin 'Agur Jaunak' kantatuko dute (11.00)

I.A. HONDARRIBIA.

'XXIX Herri Kanta jaialdia' egingo da bihar Gipuzkoa plazan, 11:00etatik aurrera. Bertan herriko hamaika taldek parte hartuko dute eta bakoitzak bina kanta abestuko ditu, berak aukeratutakoak. Ondoren, aurtengo talde gonbidatua den Iruñeko Kortxeen Lantegia abesbatzaren txanda izango da eta azkenik talde guztiek batera 'Agur Jaunak' abestuko dute.

Hauek dira bihar parte hartuko duten taldeak eta abestuko dituzten kantak: Kardiñeruak, zuzendariak M. Joxe Iridoy eta Aritz Enparan: 'Itsasoan urak haundi dire' (Julen Lekuona eta armonizazioa Javier Busto) eta 'Arrosa lore-lore' (herrikoia, armonizazio Emil Cossetto).

Xarmanta koroa, zuzendaria Pili Anuncibay: 'Txingudiko Bahia' (Amelia Campandegui) eta 'Maria Maialen' (Lurdes Zubeldia eta José I. López).

Surbesta, zuzendaria Ander Ribes: 'Ene maite' (Lurdes Zubeldia eta Javier Busto) eta 'Hondarbia!' (Surbesta, Rosa Gómezen hitzetatik eta Udo Jürgens).

Zumardikoak abesbatza, zuzendaria Iñigo Salaberria: 'Jeiki jeiki' (herrikoia eta Aita Donostia) eta 'Boga boga' (herrikoia eta J.L. Ansorena).

Klink korua, zuzendaria Aritz González: 'Maiatz hontan' (frantzes herrikoia eta Jannecquin) eta 'Maite' (Pablo Sorozabal).

Goxoko abesbatza, zuzendaria Alberto Lasa: 'Aitak eman zerautan' (Dibarrat, Martikorena eta noldaketa Maris) eta 'John zaharra' (Pako Aristi eta Mikel Markez eta moldaketa Xabier Barriola).

Billabak, zuzendaria Aritz Enparan: 'Gogoaren baitan' (Anje Duhalde, armonizazioa Iñaki Gezala) eta 'Izar(r)en artean hegan' (Jon Aperribay eta Alvar Tife).

Amuitz, zuzendaria Gurutz Ortolaiz: 'Orra or goiko' (Fernando Remacha) eta 'Hallelujah' (Leonard Cohen eta Ainhoa Pinedo).

Olagarro, zuzendaria Xabier Agirre: 'Bakearen Urxoa' (Michel Labegerie) eta 'Itsasoari begira' (Jon Maia eta Benito Lertxundi).

Kasino Zaharra abesbatza, zuzendaria Juncal Gascón: 'Elizatikan konbenturaino' (herrikoia) eta 'Agure zaharra' (Lluis Llach eta Xabier Lete).

Amute, zuzendaria Bibi García: 'Lau teilatu' (Itoiz) eta 'Boga boga' (Jesús Guridi eta J. Maris).

Más

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos