Gaztetxoentzat antzerki tailerra egingo dute Sainduan

I.A. HONDARRIBIA.

Mikel Sarriegik zuzenduta, gaztetxoentzat euskarazko antzerki tailer bat martxan jarriko du Udaleko Gazteria departamentuak.

Hurrengo asteazkenean hasiko da eta ekainak 20 arte burutuko da da Saindua Gaztelekuan. 11 eta 14 urte bitarteko neska-mutilei zuzendua dago. Denetara 12 plaza egongo dira, eta asteazkenero izango da, 17:30etik 19:30era. Matrikulak 50 euro balio ditu eta izen ematea ostiralerarte da, Gazteen Zerbitzuan (Javier Ugarte kalean) edota www.hondarribia.eus webgunean.

Gazteria saileko zinegotzia den Arantxa Berrotaranek adierazi duenez, «antzerkiari hurbilketa ahalbidetu nahi diegu gazteei, emozioak adierazteko eta tentsioak askatzeko aukera eman. Hortaz gain, irudimena eta sortzeko gaitasuna garatu nahi da eta gorputzari buruzko kon-tzientzia hobetu».

Berrotaranek azaldu duenez, «irakasle lanetan Mikel Sarriegi hondarribitarra ariko da, eta tailerra euskaraz izango da. Garrantzitsua irudi-tzen zaigu gazteek taldean lan egitea eta taldean parte-hartzearen esperientzia izatea, eta esperientzia ludiko baten bidez euskara erabili eta trebatzea».

Informazio gehiago nahi izanez gero, http://www.hondarribia.eus/eu/-/antzerki-tailerrak web gunean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos